MokolokoM: herritik sarera eta saretik herrira

Herriak hitzegin du eta MokolokoM deituko diogu gure sare sozial, web-komunitate eta agregatzaile proiektuari. MokolokoM palindromo bat da, berdin irakurtzen delako aurretik atzera eta atzetik aurrera eta ez da kasualitatea, guk ere mundu erreala herritik sarera eta saretik herrira irudikatzen dugulako.

MokolokoM proiektuaren xedea herriko norbanako eta gizarte zibileko talde mugimenduek sarean islada izatea da, horrela: elkar bisualizatu (hartueman berriak sortu), parte hartzea erraztu (talde proiektuak dinamizatu), autonomia garatu (alfabetatze digitala, medio propioak) eta euskarazko eduki berriak sortzeko helburuarekin.

Bisualizatzea mokolokom.net (beta bertsioan oraindik) agregatzailearen bitartez aurreikusten dugu. Bertan, edukiak sortzen dituzten herriko webguneak RSS bitartez atxikiko dira era automatikoan.

Parte hartzea konpromiso piramidearen bi mailatan gauzatuko da. Lehendabiziko maila batean sarea.mokolokom.net sare sozialaren bitartez, parte hartzean atxikimendu lauso bat azaltzeko bidea eskainiz. Eta bigarren maila batean hosting partekatu baten bitartez webgune propioak sortzeko baliabideak erreztuz, norberak bere domeinu eta azpiegitura izan dezan.

Autonomia konpromiso piramidean gora egin ahala eskuratutako jakintzaz eta azpiegitura propioen bitartez lortuko dugu. Era berean autonomia honek era banatuan lan egiteko aukera berriak aurreikusten ditu, pertsonek era espontaneoan antolatuz formula zentralizatu eta instituzionalizatuak sahiestuz.

Euskarazko edukiak MokolokoM-ek aurrera egin ahala sortuko ditugu eta gure ibilbidearen epikaren parte izango da euskara.

Webgune propioen proiektua interesatzen bazaizu edo sinpleki sarea.mokolokom.net-en erabiltzaile bat sortzeko: gonbidapena [abildua] mokolokom [puntu] net

Erantzun bat “MokolokoM: herritik sarera eta saretik herrira” bidalketan

  1. Pingback: Urriak 7: Zibergara + SkizopozikS | zibergara.net

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude