Urriak 7: Zibergara + SkizopozikS

Eguneraketa: azken eraso matxistak salatzeko kontzentrazioarekin uztargarri izateko SkizopozikS emanaldia 19:37-an izango da (30 minutu beranduago). Bide batez, Bergarako plazan 19:00 egingo den kontzentraziora biltzeko gonbidapena luzatzen dugu.

Urriaren 7an, eguaztena, Zibergarak bere bigarren asanblea egingo du Bergarako kartzela zaharrean. 18:06an: Bergarako teknofilo zein sareratu nahi duten ez-teknofilo guztiak gonbidatu nahi ditugu denona den MokolokoM proiektuaren parte egitera.

Horretaz gain, edo hobe esanda, baina batez ere: euskal blogosferako pertsonai ilustre bat gonbidatu dugu. Iaz Imanol Epelde blogari raperoa gonbidatu genuen bezala, aurten Markos Gimeno Vesga palindromogile asko-fazetikoa izango dugu gurean. Markos ezaguna da, besteak beste, zerorajasoa.com webgunean argitaratutako palindromoengatik edo Puto Amoak Matematiketan musika taldeko partaide gisa. 19:37an: Bere errezitaldi hitzperimental berria aurkeztuko du SkizopozikS.

Animatu!

skizopoziks-742x1024_eguneraketa

 


Argitaratua

hemen:

nork:

Etiketak:

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude