Pasa den zapatuan Durangon izan ginen gure elkarrizketa proiektua aurkezten: MokolokoM.
Kabi@ gunean parte hartu genuen eta hamaika proiektu interesgarri ezagutzeko aukera izan genuen:
– azpitituluak.com webgunea aurkeztu zuen Luistxok euskarazko azpidatziak era komunitarioan garatzeko.
– Larrabetzuko lagunen Eskura aplikazioak herri txiki honetan zerbait berezia gertatzen ari denaren beste testigantza bat eskaini zigun.
– Josebak subirautza teknologikoaren inguruko gogoeta irekiaren lehen zutabeen nondik norakoak azaldu zizkigun.
– Marijok klabe batzuk eman zizkigun kazetaritzaren web kanalak hobeto ulertzeko
– Eta Nahiak Sabeletik Mundura-ren berri eman zigun, gurasoei zuzendutako internet gida.
Guk ere gurea aurkeztu genuen, hemen aurkezpena (ODP formatuan).
Utzi erantzuna