Zibergara, Urtarrilak 2: Gabonetako Bilera Berezia

Urtero bezala, gabonetako bilera berezia deitzen dugu ahalik eta Bergarako ziberlagun gehien elkarrekin izan gaitezen. Bilera eguna Urtarrilaren 2a izango da (Larunbata) eta goizeko 11:00an elkartuko gara Kartzela Zaharreko atean.

Bilera bat baino katxarreo egun polit bat izango da, horren ostean batera bazkaltzeko aukerarekin gainera.

Hemen egun handi honetarako agenda proposamena:

11:00-12:00: Proiektuen egoera: MokolokoM, Liburutegi Digitala, Zi-Fi idazlanak (solarpunk), Guifi.net
12:00-13:00: Txapa Web: RSS experimentazioa
13:00-14:30: Tween Peaks-eko kapitulu baten azpitituluen euskaratzea (seguraski bizkorrago)
14:30-******: Bazkaria eta larunbateko magiak erabakitzen duena

 

Aurrez etortzeko asmoa kontsolidatu nahi baduzu idatziguzu kontaktua@zibergara.net email helbidera etorriko zarela esaten.

Animatu eta gerturatu Bergarosferara!


Argitaratua

hemen:

nork:

Etiketak:

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude