Buru-belarri sartuta gauzkaten proiektuak:
- Elkartela: Bergarako horma digitala da. Telegrameko kanal honetan itsasten dira herriko ekimenak iragartzeko kartelak. (Bideo azalpena). 2017ko lehiaketa ere jarri genuen martxan.
- MokoLoL: Euskalgintza, burujabetza teknologikoa eta artea batzeko sorturiko Telegramerako sticker paketea.
- MokolokoM: proiektu komunikatiboa. Talde eta pertsonen webgune/blog-ak sustatzeko zerbitzari komun bat eta agregatzaile bat ditugu.
- Eskuliburu Ilustratuta: irratsaioa teknologia, produkzio eredu berri eta kultura librearen inguruan Txapa Irratian (hilabetean behin, astelehenean 21:30).
- Guifi.net: internet sare libre eta neutrala Euskal Herrian zabaltzen ari direnekin kontaktuan jarri eta gurean ere eraikitzen hasi. GipuzkoaShare-rekin batera Bergarako lehenengo supernodoa gestionatzen eta gure aldetik konexio pare bat egin ditugu etxebizitza partikularretan.
- Hacker eskola: gazteei zuzendutako teknologia berrietan trebatzeko tailerra. Jardunekin batera uztailean esperientzia pilotu bat egingo dugu.
- Herri liburutegi digitala: Bacalhau-ko lagunekin batera liburu elektroniko askeak partekatzeko proiektua.
- Zientzia fikziozko kontakizun laburren lehiaketa.
Lanean ari garen proiektuak Mokolopedian ere.
“Zibergara: elkarrizketarako guneak teknologia berriak aitzaki”
Interesatuta egonez gero: kontaktua [abildua] zibergara [puntu] net
Pingback: Ekainak 17: Zibergara + Etxepare RAP | zibergara.net