Kategoria: Uncategorized

  • 2023rako Zibergara Elkarteko batzarra

    Kaixo ziber-lagun, Sarrera hau norbanako bezala edo talde bezala Zibergarako bazkide direnendako zuzenduta dago, baina baita momenturen batean gure gaien inguruko interesa azaldu dutenei. Urtebete pasa da Zibergara Elkarte bezala erakundetu genuenetik eta desiatzen gaude iaz egindakoak eta aurten egitekoak partekatzeko. Horretarako, Batzarrerako deia egiten dugu: Batzarrerako gaia: Ondoren jatekoa egon liteke, benetan jakiteko etorri…

  • #Elkatilu: 2019ko elkartela onenari saria

    Hirugarren urtez Elkartela proiektuko Telegrameko horma digitalian Bergarako herrigintzan afitxak ekartzen dittugu hona. 2019xai begiratuz gero, herrixak 12 hilabetetan sortutako afitxetatik 170 harrapatu dittugu. Eta aurten 250 kidien langa gainditu dogu @elkartelan. Hemen doiaz kartel danak, aukeratu zure gustokuenak ilbeltzan (urtarrilan) 12a aurretik. Bozkatzeko: tick egin kartelan ezkerrian dagon karratu txiki zurixan (hiru kartel aukeratu…

  • #Elkatilu: 2018ko kartel onenari saria

    Bigarren urtez Elkartela proiektuko Telegrameko horma digitalian Bergarako herrigintzan afitxak dakarguz hona. 2018xai begiratuz gero, 260 afitxetatik gora sortu dittu herrixak 12 hilabetetan (iaz baino 70 gehixau). Eta lotazillian (abenduan) 200 kidien langa gainditzeko puntuan gare @elkartelan. Hemen doiaz kartel danak, aukeratu zure gustokuenak ilbeltzan (urtarrilan) 14a aurretik. Bozkatzeko: tick egin kartelan ezkerrian daguen karratu…

  • Elkartela: 2017ko onena

    Urte bete pasau jaku Elkartela proiektua hasi eta Telegrameko horma digitalian Bergarako herrigintzan afitxak itsasten hasi ginanetik. 2017xai begiratuz gero, 200 afitxetatik gora sortu dittu herrixak 12 hilabetetan. Lotazillian (abenduan) 100 kidien langa gaindittu ginuan @elkartelan. Bi mugarrixak ospatzeko, herrixan sortutakua balorian jartzeko, gure ondaria zaintzeko eta kartelgile artistak omentzeko, Elkartela 2017 lehiaketa martxan jartzia…

  • Zibergara, Urtarrilak 2: Gabonetako Bilera Berezia

    Urtero bezala, gabonetako bilera berezia deitzen dugu ahalik eta Bergarako ziberlagun gehien elkarrekin izan gaitezen. Bilera eguna Urtarrilaren 2a izango da (Larunbata) eta goizeko 11:00an elkartuko gara Kartzela Zaharreko atean. Bilera bat baino katxarreo egun polit bat izango da, horren ostean batera bazkaltzeko aukerarekin gainera. Hemen egun handi honetarako agenda proposamena: 11:00-12:00: Proiektuen egoera: MokolokoM, Liburutegi…

  • Urriak 7: Zibergara + SkizopozikS

    Eguneraketa: azken eraso matxistak salatzeko kontzentrazioarekin uztargarri izateko SkizopozikS emanaldia 19:37-an izango da (30 minutu beranduago). Bide batez, Bergarako plazan 19:00 egingo den kontzentraziora biltzeko gonbidapena luzatzen dugu. Urriaren 7an, eguaztena, Zibergarak bere bigarren asanblea egingo du Bergarako kartzela zaharrean. 18:06an: Bergarako teknofilo zein sareratu nahi duten ez-teknofilo guztiak gonbidatu nahi ditugu denona den MokolokoM proiektuaren parte…

  • Webgune garapen tailerra auzolanean Idazlaguna proiektua aitzaki

    Otsailak 6, ostirala, 17:00ean Bergarako udaletxeko lehenengo solairuan, webgune garapen  tailerra gidatuko dugu Zibergarakook. Ideia, Idazlaguna proiektuaren webgunea auzolanean garatzea da, eta bide batez, norberak bere webgunea/bloga eta domeinu propioak era autonomo batean nola lortu azalduko dugu. WordPress, .EUS domeinuak, Dreamhost, posta-zerrendak eta abar luze bat, guztia giro informal batean taller formatuan. Ekarri zure ordenagailua eta…

  • Zibergarako Bilera

    Urtea bukatu aurretik, Zibergarako bilera bat egingo dugu: Noiz: Abenduak 20, arratsaldeko 19:00ean Non: Bergarako Gaztetxeko atean (gero mugituko gara norabait) Gaiak: Guifi.net update eta Basic Internet Liburutegi digitala eta zientzia fikziozko lehiaketan inguruan zer egin Blogak eta Mokolokom Bakoitzak dakarrena Animatu eta etorri!

  • Ekainak 17: Zibergara + Etxepare RAP

    Martitzenean arratsalde ezberdin baterako proposamena hilaren 17.ean Bergarako Kartzela Zaharrean: 18:00ean:  Zibergararen inguruko aurkezpen eta tertulia txiki bat, eskuartean zer dugun azaltzeko. 19:00ean: Etxepare Rap. Imanol Epelde Zarauztarraren proposamen berritzailea euskal literatura erritmo garaikideekin.  Zibergara: urtebete kontakizuna saretzen

  • Zibergara Donostiako Eraldalab-en

    Zibergarakoak Donostiako Olatutalka barnean Bakalhau mugimenduak antolatutako EraldaLab laborategian izan ginen zapatuan. Bertan elkarrizketa interesgarri asko izateaz aparte, Hardware Librearen inguruko tailertxo bat eta hitzaldi labur bat eman genuen. Hemen aurkezpena: