Egilea: Zibergara

  • 2023rako Zibergara Elkarteko batzarra

    Kaixo ziber-lagun, Sarrera hau norbanako bezala edo talde bezala Zibergarako bazkide direnendako zuzenduta dago, baina baita momenturen batean gure gaien inguruko interesa azaldu dutenei. Urtebete pasa da Zibergara Elkarte bezala erakundetu genuenetik eta desiatzen gaude iaz egindakoak eta aurten egitekoak partekatzeko. Horretarako, Batzarrerako deia egiten dugu: Batzarrerako gaia: Ondoren jatekoa egon liteke, benetan jakiteko etorri…

  • #Elkatilu: 2019ko elkartela onenari saria

    Hirugarren urtez Elkartela proiektuko Telegrameko horma digitalian Bergarako herrigintzan afitxak ekartzen dittugu hona. 2019xai begiratuz gero, herrixak 12 hilabetetan sortutako afitxetatik 170 harrapatu dittugu. Eta aurten 250 kidien langa gainditu dogu @elkartelan. Hemen doiaz kartel danak, aukeratu zure gustokuenak ilbeltzan (urtarrilan) 12a aurretik. Bozkatzeko: tick egin kartelan ezkerrian dagon karratu txiki zurixan (hiru kartel aukeratu…

  • #Elkatilu: 2018ko kartel onenari saria

    Bigarren urtez Elkartela proiektuko Telegrameko horma digitalian Bergarako herrigintzan afitxak dakarguz hona. 2018xai begiratuz gero, 260 afitxetatik gora sortu dittu herrixak 12 hilabetetan (iaz baino 70 gehixau). Eta lotazillian (abenduan) 200 kidien langa gainditzeko puntuan gare @elkartelan. Hemen doiaz kartel danak, aukeratu zure gustokuenak ilbeltzan (urtarrilan) 14a aurretik. Bozkatzeko: tick egin kartelan ezkerrian daguen karratu…

  • Elkartela: 2017ko onena

    Urte bete pasau jaku Elkartela proiektua hasi eta Telegrameko horma digitalian Bergarako herrigintzan afitxak itsasten hasi ginanetik. 2017xai begiratuz gero, 200 afitxetatik gora sortu dittu herrixak 12 hilabetetan. Lotazillian (abenduan) 100 kidien langa gaindittu ginuan @elkartelan. Bi mugarrixak ospatzeko, herrixan sortutakua balorian jartzeko, gure ondaria zaintzeko eta kartelgile artistak omentzeko, Elkartela 2017 lehiaketa martxan jartzia…

  • Zibergara, Urtarrilak 2: Gabonetako Bilera Berezia

    Urtero bezala, gabonetako bilera berezia deitzen dugu ahalik eta Bergarako ziberlagun gehien elkarrekin izan gaitezen. Bilera eguna Urtarrilaren 2a izango da (Larunbata) eta goizeko 11:00an elkartuko gara Kartzela Zaharreko atean. Bilera bat baino katxarreo egun polit bat izango da, horren ostean batera bazkaltzeko aukerarekin gainera. Hemen egun handi honetarako agenda proposamena: 11:00-12:00: Proiektuen egoera: MokolokoM, Liburutegi…

  • Urriak 7: Zibergara + SkizopozikS

    Eguneraketa: azken eraso matxistak salatzeko kontzentrazioarekin uztargarri izateko SkizopozikS emanaldia 19:37-an izango da (30 minutu beranduago). Bide batez, Bergarako plazan 19:00 egingo den kontzentraziora biltzeko gonbidapena luzatzen dugu. Urriaren 7an, eguaztena, Zibergarak bere bigarren asanblea egingo du Bergarako kartzela zaharrean. 18:06an: Bergarako teknofilo zein sareratu nahi duten ez-teknofilo guztiak gonbidatu nahi ditugu denona den MokolokoM proiektuaren parte…

  • #ziberrekin

    Berrekin ikastaro trinkoan izan ginen 2030eko ekainaren 24ean: Gizakiak duen denboraren ikuspegi linealean etorkizuna oraindik gertatu ez diren ekintzek osatzen dute. Errepikatu egingo dut: Gizakiak duen denboraren ikuspegi linealean etorkizuna oraindik gertatu ez diren ekintzek osatzen dute. Ze puntura arte bizi gara oraindik gertatu ez diren ekintzei begira. Bada ariketa bat, hurrengoa dioena: imaginatu ohe…

  • Webgune garapen tailerra auzolanean Idazlaguna proiektua aitzaki

    Otsailak 6, ostirala, 17:00ean Bergarako udaletxeko lehenengo solairuan, webgune garapen  tailerra gidatuko dugu Zibergarakook. Ideia, Idazlaguna proiektuaren webgunea auzolanean garatzea da, eta bide batez, norberak bere webgunea/bloga eta domeinu propioak era autonomo batean nola lortu azalduko dugu. WordPress, .EUS domeinuak, Dreamhost, posta-zerrendak eta abar luze bat, guztia giro informal batean taller formatuan. Ekarri zure ordenagailua eta…

  • Zibergarako Bilera

    Urtea bukatu aurretik, Zibergarako bilera bat egingo dugu: Noiz: Abenduak 20, arratsaldeko 19:00ean Non: Bergarako Gaztetxeko atean (gero mugituko gara norabait) Gaiak: Guifi.net update eta Basic Internet Liburutegi digitala eta zientzia fikziozko lehiaketan inguruan zer egin Blogak eta Mokolokom Bakoitzak dakarrena Animatu eta etorri!

  • Txapa Irratia internet bidez (Raspberry I)

    Irrati libre bateko partaide bazara jakingo duzu internet bidezko emisioa edo streaming-a egonkor mantentzea zaila izan daitekeela. Bergarako Txapa Irratian ordenagailu bat zuten soilik funtzio horretara deditakua, horrek zekartzan haizegailu zarata eta energia kontsumoarekin. Horregatik, Raspberry ordenagailu txiki bat probatu dugu funtzio hori bera betetzeko. Raspberry-ak ordenagailu txikiak dira merkeak (35 euro), ixilak eta kontsumo…