Berrekin ikastaro trinkoan izan ginen 2030eko ekainaren 24ean:
Gizakiak duen denboraren ikuspegi linealean etorkizuna oraindik gertatu ez diren ekintzek osatzen dute. Errepikatu egingo dut: Gizakiak duen denboraren ikuspegi linealean etorkizuna oraindik gertatu ez diren ekintzek osatzen dute.
Ze puntura arte bizi gara oraindik gertatu ez diren ekintzei begira. Bada ariketa bat, hurrengoa dioena: imaginatu ohe bat, edozein ohe, benga imaginatu. Ohearen forma eta izaren koloreak. Gehiengoak imaginazio ariketa honetan ezagutzen duen ohe bat proiektatzen du, memoria da gure etorkizuna. Memoria izan da gure etorkizuna.
Ez gara gure gurasoak bezala biziko. Gizateriaren denbora lerroa ez da behin eta berriro errepikatzen den ibilbide zirkularra. Ez da gauza bera orain 25 urte izatea edo orain dela 25 urte 25 urte izatea. Denbora, erlatibitate bereziak dioenaren aurka, bizkortzen ari da, argiaren abiadura baino bizkorrago. Espiral bat da denbora, errepikatzen denaren ilusioarekin baina gero eta bizkorrago doa. Bizkarrean horrekin bizitzen ikasi behar dugu, barraskiloak bere oskolarekin bezala, etorkizuna egunero presente, geroaren jabe.
Nola biziko gara hemendik 15 urtera? Izango ahal ditugu gaur egungo kuarentoi baten ardura berdinak? Nori hitz egingo diogu gure ardura horien inguruan? Zer egingo dugu gure ardurak, gure zalantzak argitzeko? Ze puntutaraino egongo dira marra berdinaren gainean norberaren ardurak eta batek egiten duena, egiten duen lana?
Zer izango da Bergara hemendik 15 urtera? Bada ariketa bat, hurrengoa dioena: imaginatu herri bat, edozein herri, benga imaginatu. Herriaren forma eta herritarren izaera.
Etorkizuneko elkarrizketa Hirigorrian (bai, gure etorkizuna benetan sinistu dute):
2030eko Bergara irudikatzen txioen bitartez
Goizean aipatutakoen erreferentzia bibliografikoak:
- Historia de las redes (David de Ugarte)
- Teknologiaren papera erakundeen eta jendartearen arteko partehartzean (Gorka Julio)
- Sare banatuak, informazioa eta boterea (David de Ugarte)
- Bezero eredua (Idurre Eskisabel)
- Autoeratzea (Jon Sarasua, 27. orritik aurrera)
- Gizartea eta herria (Eduardo Apodaka)
- Aberastasun psikosoziala (Eduardo Apodaka)
- Fileak (David de Ugarte)
- Hiri nazionalak eta herri sareak (Turutarena)
Utzi erantzuna