Proiektuak

Buru-belarri sartuta gauzkaten proiektuak:

  • Nextcloud: laino partekatua martxan daukagu gure bazkideentzat (2023tik).
  • EHUNA: Bergaran eta Debagoienean telekomunikazio operadora herritarra sortzeko proiektuan (2023tik).
  • Guifi.net: internet sare libre eta neutrala Euskal Herrian zabaltzen ari direnekin kontaktuan jarri eta gurean ere eraikitzen hasi (2014tik).
  • Elkartela: Bergarako horma digitala da. Telegrameko kanal honetan itsasten dira herriko ekimenak iragartzeko kartelak. (Bideo azalpena). 2017ko lehiaketa ere jarri genuen martxan.
  • MokoLoL: Euskalgintza, burujabetza teknologikoa eta artea batzeko sorturiko Telegramerako sticker paketea (2018, Goienako berria).
  • MokolokoM: proiektu komunikatiboa. Talde eta pertsonen webgune/blog-ak sustatzeko zerbitzari komun bat eta agregatzaile bat ditugu (2014tik).
  • Eskuliburu Ilustratuta: irratsaioa teknologia, produkzio eredu berri eta kultura librearen inguruan Txapa Irratian (2014-2015).
  • Herri liburutegi digitala: Bacalhau-ko lagunekin batera liburu elektroniko askeak partekatzeko proiektua (2015).

“Zibergara: elkarrizketarako guneak teknologia berriak aitzaki”

Interesatuta egonez gero: zibergara [abildua] pm [puntu] me

Iruzkinak

Erantzun bat “Proiektuak” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude