ZIBERGARA=teknologia burujabetza sustatu;

  • Ekainak 17: Zibergara + Etxepare RAP

    Martitzenean arratsalde ezberdin baterako proposamena hilaren 17.ean Bergarako Kartzela Zaharrean: 18:00ean:  Zibergararen inguruko aurkezpen eta tertulia txiki bat, eskuartean zer dugun azaltzeko. 19:00ean: Etxepare Rap. Imanol Epelde Zarauztarraren proposamen berritzailea euskal literatura erritmo garaikideekin.  Zibergara: urtebete kontakizuna saretzen

  • Zibergara Donostiako Eraldalab-en

    Zibergarakoak Donostiako Olatutalka barnean Bakalhau mugimenduak antolatutako EraldaLab laborategian izan ginen zapatuan. Bertan elkarrizketa interesgarri asko izateaz aparte, Hardware Librearen inguruko tailertxo bat eta hitzaldi labur bat eman genuen. Hemen aurkezpena:

  • I. MokolokoM Bilera Maiatzaren 3an

    Eta pasatu da urte bete Bergarako zoro batzuk MokolokoM zerbitzaria martxan jarri genuela. Urtebetean 8 webgune elkartu dira eta mokolokom.net orainkari digital automatikoa martxan jarri dugu. Hori ospatu eta elkarrizketa jator baterako aitzaki Maiatzaren 3an elkartuko gara goizeko 11:00ean Bergarako askatasun gune den kartzela zaharrean. Deialdia zabaldu nahi dugu webgune, blog eta internetekin lotutako proiektu…

  • Guifi.net Debagoienian

    Bailaran Guifi.net egitasmoa dinamizatu nahixan batzar bat deitxu dogu Martxoan 1erako Bergarako Gaztetxian (Kartzela zaharra) goizeko 10:30etan. Elgeta, Arrasate, Antzuola, Oñati eta inguruko beste leku bakoitzeko ordezkaritza bat ziurtatu dogu eta deialdia zabaltzen dogu orain, nahi dabenak etorri eta parte hartu deixen. Bileraren egitura: Guifi.net-en aurkezpena (Zer da? Bailarako estrategia, Aspektu teknikoak,) [15 min] Herri/auzo…

  • Zibergara ere Durangoko Azokan

    Pasa den zapatuan Durangon izan ginen gure elkarrizketa proiektua aurkezten: MokolokoM. Kabi@ gunean parte hartu genuen eta hamaika proiektu interesgarri ezagutzeko aukera izan genuen: – azpitituluak.com webgunea aurkeztu zuen Luistxok euskarazko azpidatziak era komunitarioan garatzeko. – Larrabetzuko lagunen Eskura aplikazioak herri txiki honetan zerbait berezia gertatzen ari denaren beste testigantza bat eskaini zigun. – Josebak…

  • RSS jarioak euskaratzeko (Google Scripts)

    RSS jarioak webgune askok sortzen dituzten eduki indizeak dira. Beraietara harpidetu gaitezke eta interesatzen zaizkigun webgune horietan eduki berri bat eskegitzean abixu bat jasoko dugu. Zibergaratik teknologia hau erabili dugu mokolokom.net sortzeko. MokolokoM-etik RSS jarioak sortzen dituzten Bergarako webgunetara harpidetzen gara (RSS-rik ez baldin badu, bat sortzen diogu) eta eduki berri bat sortzen dutenero webgunean…

  • Guk gure e-posta zerbitzua

    Oraingoan @zibergara.net domeinuan email kontu bat eskaintzera gatoz: zuk zeuk, guk geuk, sortu du(z/g)un e-posta zerbitzu bat, gure autonomia, ahalduntze eta antolatze helburuekin lerrokatuta. Azken aste/hilabetetan pasautako bi albisteren harira irten zen gaia: 1) Gmail/Hotmail/Yahoo bezelako zerbitzuak amerikar inteligentziara (NSAra) zabalik agertu direla, eta lotsagabe eskaini dituztela erabiltzaileen informazio pribatuak. Ez gara konspiranoikoak eta ez…

  • Gaztetxeko Zibergararen Aurkezpena

    Edo hemen klik eginda handiago!

  • Hitzaldia Ekainaren 12an 19:00ean Gaztetxean

    Etzi, hilak 12 asteazkena, 19:00etatik aurrera hitzaldi bat emango dugu Bergarako Gaztetxean Zibergara aurkeztu eta buruan ditugunak partekatzeko: Gure aurkezpenen/tallerrera eta gainontzeko ekintzetara animatu! Gerturatu gaztetxera! P.D.: Karteleko orduan akatsa dagoenez, baten bat lehenago etortzen bada entretenituko dugu tallerreko gauzak aurreratuz.

  • Zibergarakoak Txapa Irratiko Kolax saioan

    Martitzenean Txapa Irratian izan ginen Kolax irratsaioan Lander eta Aitzol lagunekin. Buruan daukagunaren berri eman genuen, ea zer iruditzen zaizuen: Eskerrik asko Txapakooi aukeragatik!  

if (Teknologiaz hitz egin nahi duzu?)