Kategorien artxiboak: teknologia

#ziberrekin

Berrekin ikastaro trinkoan izan ginen 2030eko ekainaren 24ean:

Gizakiak duen denboraren ikuspegi linealean etorkizuna oraindik gertatu ez diren ekintzek osatzen dute. Errepikatu egingo dut: Gizakiak duen denboraren ikuspegi linealean etorkizuna oraindik gertatu ez diren ekintzek osatzen dute.

Ze puntura arte bizi gara oraindik gertatu ez diren ekintzei begira. Bada ariketa bat, hurrengoa dioena: imaginatu ohe bat, edozein ohe, benga imaginatu. Ohearen forma eta izaren koloreak. Gehiengoak imaginazio ariketa honetan ezagutzen duen ohe bat proiektatzen du, memoria da gure etorkizuna. Memoria izan da gure etorkizuna.

Ez gara gure gurasoak bezala biziko. Gizateriaren denbora lerroa ez da behin eta berriro errepikatzen den ibilbide zirkularra. Ez da gauza bera orain 25 urte izatea edo orain dela 25 urte 25 urte izatea. Denbora, erlatibitate bereziak dioenaren aurka, bizkortzen ari da, argiaren abiadura baino bizkorrago. Espiral bat da denbora, errepikatzen denaren ilusioarekin baina gero eta bizkorrago doa. Bizkarrean horrekin bizitzen ikasi behar dugu, barraskiloak bere oskolarekin bezala, etorkizuna egunero presente, geroaren jabe.

Nola biziko gara hemendik 15 urtera? Izango ahal ditugu gaur egungo kuarentoi baten ardura berdinak? Nori hitz egingo diogu gure ardura horien inguruan? Zer egingo dugu gure ardurak, gure zalantzak argitzeko? Ze puntutaraino egongo dira marra berdinaren gainean norberaren ardurak eta batek egiten duena, egiten duen lana?

Zer izango da Bergara hemendik 15 urtera? Bada ariketa bat, hurrengoa dioena: imaginatu herri bat, edozein herri, benga imaginatu. Herriaren forma eta herritarren izaera.

Etorkizuneko elkarrizketa Hirigorrian (bai, gure etorkizuna benetan sinistu dute):


2030eko Bergara irudikatzen txioen bitartez

Goizean aipatutakoen erreferentzia bibliografikoak:

Txapa Irratia internet bidez (Raspberry I)

Irrati libre bateko partaide bazara jakingo duzu internet bidezko emisioa edo streaming-a egonkor mantentzea zaila izan daitekeela. Bergarako Txapa Irratian ordenagailu bat zuten soilik funtzio horretara deditakua, horrek zekartzan haizegailu zarata eta energia kontsumoarekin.

Horregatik, Raspberry ordenagailu txiki bat probatu dugu funtzio hori bera betetzeko. Raspberry-ak ordenagailu txikiak dira merkeak (35 euro), ixilak eta kontsumo txikikoak. Audio sarrerarik ez dutenez USB bidezko audio stick txiki bat gehitu diogu (2 euro). Txukun jartzeko kajatxo baten sartu dugu aparailua.

JpegStreaming-aren konfigurazioa Darkice programa eta Bailbab-eko lagunek utzitako montatzeko puntu bat erabilita egin dugu ondorengo gida hau jarraituta.

Emaitza entzun nahi baduzue sartu txapairratia.org-en!

MokolokoM: herritik sarera eta saretik herrira

Herriak hitzegin du eta MokolokoM deituko diogu gure sare sozial, web-komunitate eta agregatzaile proiektuari. MokolokoM palindromo bat da, berdin irakurtzen delako aurretik atzera eta atzetik aurrera eta ez da kasualitatea, guk ere mundu erreala herritik sarera eta saretik herrira irudikatzen dugulako.

MokolokoM proiektuaren xedea herriko norbanako eta gizarte zibileko talde mugimenduek sarean islada izatea da, horrela: elkar bisualizatu (hartueman berriak sortu), parte hartzea erraztu (talde proiektuak dinamizatu), autonomia garatu (alfabetatze digitala, medio propioak) eta euskarazko eduki berriak sortzeko helburuarekin.

Bisualizatzea mokolokom.net (beta bertsioan oraindik) agregatzailearen bitartez aurreikusten dugu. Bertan, edukiak sortzen dituzten herriko webguneak RSS bitartez atxikiko dira era automatikoan.

Parte hartzea konpromiso piramidearen bi mailatan gauzatuko da. Lehendabiziko maila batean sarea.mokolokom.net sare sozialaren bitartez, parte hartzean atxikimendu lauso bat azaltzeko bidea eskainiz. Eta bigarren maila batean hosting partekatu baten bitartez webgune propioak sortzeko baliabideak erreztuz, norberak bere domeinu eta azpiegitura izan dezan.

Autonomia konpromiso piramidean gora egin ahala eskuratutako jakintzaz eta azpiegitura propioen bitartez lortuko dugu. Era berean autonomia honek era banatuan lan egiteko aukera berriak aurreikusten ditu, pertsonek era espontaneoan antolatuz formula zentralizatu eta instituzionalizatuak sahiestuz.

Euskarazko edukiak MokolokoM-ek aurrera egin ahala sortuko ditugu eta gure ibilbidearen epikaren parte izango da euskara.

Webgune propioen proiektua interesatzen bazaizu edo sinpleki sarea.mokolokom.net-en erabiltzaile bat sortzeko: gonbidapena [abildua] mokolokom [puntu] net