Egilearen artxiboa: Zibergara

Zibergara ere Durangoko Azokan

Pasa den zapatuan Durangon izan ginen gure elkarrizketa proiektua aurkezten: MokolokoM.

Zibergarakoa Durangoko Azokan (Argazkia: Marijo Deogracias @desplazatua)

Zibergarakoa Durangoko Azokan (Argazkia: Marijo Deogracias @desplazatua)

Kabi@ gunean parte hartu genuen eta hamaika proiektu interesgarri ezagutzeko aukera izan genuen:

azpitituluak.com webgunea aurkeztu zuen Luistxok euskarazko azpidatziak era komunitarioan garatzeko.

Larrabetzuko lagunen Eskura aplikazioak herri txiki honetan zerbait berezia gertatzen ari denaren beste testigantza bat eskaini zigun.

– Josebak subirautza teknologikoaren inguruko gogoeta irekiaren lehen zutabeen nondik norakoak azaldu zizkigun.

– Marijok klabe batzuk eman zizkigun kazetaritzaren web kanalak hobeto ulertzeko

– Eta Nahiak Sabeletik Mundura-ren berri eman zigun, gurasoei zuzendutako internet gida.

Guk ere gurea aurkeztu genuen, hemen aurkezpena (ODP formatuan).

 

RSS jarioak euskaratzeko (Google Scripts)

RSS jarioak webgune askok sortzen dituzten eduki indizeak dira. Beraietara harpidetu gaitezke eta interesatzen zaizkigun webgune horietan eduki berri bat eskegitzean abixu bat jasoko dugu.

Zibergaratik teknologia hau erabili dugu mokolokom.net sortzeko. MokolokoM-etik RSS jarioak sortzen dituzten Bergarako webgunetara harpidetzen gara (RSS-rik ez baldin badu, bat sortzen diogu) eta eduki berri bat sortzen dutenero webgunean bertan indexatzen dugu era automatikoan (hortaz gain Twitter eta Facebook-era ere zabaltzen da).

Duela aste batzuk RSS hauek itzultzeko teknika baten berri izan genuen google scripts erabilita. Hasiera batean euskara onartzen ez bazuen ere, zarata apur bat egin eta badirudi funtzionatzen duela. Hemen, adibidez, Bergararako lanpostu eskaintzen berri ematen duen gaztelaniazko jario bat eta hemen era automatikoan euskaratutakoa.

Mundu errealean euskararen ikuspuntutik garrantzitsuena hitzegitea den bezala, interneten garrantzitsuena edukiak euskaraz sortzea da. Hala ere, kaleko hizkuntza paisaiak eragiten duen bezala, interneteko interfazeak euskaraz egoteak ere lagundu dezake eta RSSak euskaraz egoteak bide honetan zerbait eskaintzen du, besterik bada ere, MokolokoM-en tankerako proiektuetan.

 

Guk gure e-posta zerbitzua

Oraingoan @zibergara.net domeinuan email kontu bat eskaintzera gatoz: zuk zeuk, guk geuk, sortu du(z/g)un e-posta zerbitzu bat, gure autonomia, ahalduntze eta antolatze helburuekin lerrokatuta.

Azken aste/hilabetetan pasautako bi albisteren harira irten zen gaia:

1) Gmail/Hotmail/Yahoo bezelako zerbitzuak amerikar inteligentziara (NSAra) zabalik agertu direla, eta lotsagabe eskaini dituztela erabiltzaileen informazio pribatuak. Ez gara konspiranoikoak eta ez daukagu ezkutatzeko ezer, baina ez zaigu pribatasuna baimen barik bortxatzea gustatzen.

2) @euskalherria.org-ek itxi izana eta horrek sortutako hutsunea nolabait betetzea.

Hortaz, edozergauza@zibergara.net bat nahi izanez gero idatzi (kontaktua@zibergara.net) zure antzinako kontutik eta sortuko dugu bat. Gero, hemendik sartu ahal izango zara:
http://webmail.zibergara.net

Momentuz, itxura apur bat oinarrizkoa da, baina hobetuko dugu eta, nola ez, euskaraz jarri daiteke.

Hitzaldia Ekainaren 12an 19:00ean Gaztetxean

Etzi, hilak 12 asteazkena, 19:00etatik aurrera hitzaldi bat emango dugu Bergarako Gaztetxean Zibergara aurkeztu eta buruan ditugunak partekatzeko:

Gure aurkezpenen/tallerrera eta gainontzeko ekintzetara animatu! Gerturatu gaztetxera!

P.D.: Karteleko orduan akatsa dagoenez, baten bat lehenago etortzen bada entretenituko dugu tallerreko gauzak aurreratuz.

MokolokoM-en logoa sortzeko lehiaketa

Bergaran jaio, bizi edo lan egiten baduzu bidali iezaiguzu posta elektronikoz (kontaktua [abildua] zibergara [puntu] net) MokolokoM-entzat sortutako irudi original bat (“MokolokoM” testua ere integratu behar du) ekainaren 10a baino lehen.

Irabazleak urtebeterako nahi duen .com edo .net domeinurako jabetza irabaziko du. Berau Ekainaren 12an ezagutaraziko da. Parte hartzaileen irudi guztiak Creative Commons lizentziapean askatuko dira mokolopedian.

mokolokom

MokolokoM: herritik sarera eta saretik herrira

Herriak hitzegin du eta MokolokoM deituko diogu gure sare sozial, web-komunitate eta agregatzaile proiektuari. MokolokoM palindromo bat da, berdin irakurtzen delako aurretik atzera eta atzetik aurrera eta ez da kasualitatea, guk ere mundu erreala herritik sarera eta saretik herrira irudikatzen dugulako.

MokolokoM proiektuaren xedea herriko norbanako eta gizarte zibileko talde mugimenduek sarean islada izatea da, horrela: elkar bisualizatu (hartueman berriak sortu), parte hartzea erraztu (talde proiektuak dinamizatu), autonomia garatu (alfabetatze digitala, medio propioak) eta euskarazko eduki berriak sortzeko helburuarekin.

Bisualizatzea mokolokom.net (beta bertsioan oraindik) agregatzailearen bitartez aurreikusten dugu. Bertan, edukiak sortzen dituzten herriko webguneak RSS bitartez atxikiko dira era automatikoan.

Parte hartzea konpromiso piramidearen bi mailatan gauzatuko da. Lehendabiziko maila batean sarea.mokolokom.net sare sozialaren bitartez, parte hartzean atxikimendu lauso bat azaltzeko bidea eskainiz. Eta bigarren maila batean hosting partekatu baten bitartez webgune propioak sortzeko baliabideak erreztuz, norberak bere domeinu eta azpiegitura izan dezan.

Autonomia konpromiso piramidean gora egin ahala eskuratutako jakintzaz eta azpiegitura propioen bitartez lortuko dugu. Era berean autonomia honek era banatuan lan egiteko aukera berriak aurreikusten ditu, pertsonek era espontaneoan antolatuz formula zentralizatu eta instituzionalizatuak sahiestuz.

Euskarazko edukiak MokolokoM-ek aurrera egin ahala sortuko ditugu eta gure ibilbidearen epikaren parte izango da euskara.

Webgune propioen proiektua interesatzen bazaizu edo sinpleki sarea.mokolokom.net-en erabiltzaile bat sortzeko: gonbidapena [abildua] mokolokom [puntu] net

Zibergara: ziber garelako gara

2013-04-08 20.43.28Botere publiko eta ekonomikoen deskonposatzearen aurrean, teknologia berriak aitzaki hartuta elkarrekin hitz egin, pentsatu eta gauzak egiteko antolatu garen Bergararron taldea gara.

Zibergararen helburua jendartearen kohesioa handitzea da, norbanakoek eta taldeek autonomia garatzea eta kohesio-ahalduntze hontaz baliatuz proiektu berriak sortzea.

Leku bilgune finkorik ez dugu oraindik, baina bai denboran bat egiteko unea: eguaztenero 19.00ean.

Interesatuta egonez gero: kontaktua [abildua] zibergara [puntu] net