Hileko artxiboak: apirila 2014

I. MokolokoM Bilera Maiatzaren 3an

mokolokomEta pasatu da urte bete Bergarako zoro batzuk MokolokoM zerbitzaria martxan jarri genuela. Urtebetean 8 webgune elkartu dira eta mokolokom.net orainkari digital automatikoa martxan jarri dugu.

Hori ospatu eta elkarrizketa jator baterako aitzaki Maiatzaren 3an elkartuko gara goizeko 11:00ean Bergarako askatasun gune den kartzela zaharrean. Deialdia zabaldu nahi dugu webgune, blog eta internetekin lotutako proiektu herritarretan interesa duen edonori. Gero bazkaritxo bat jango dugu elkarrekin herriko jatetxeren batean.

Animatu eta gerturatu!